2023ko deialdia, zabalik
41. Euskal Antzerki Topaketak egingo dira aurtengo azaroan Azpeitian eta bertan parte hartu nahi duten antzerki taldeek proiektuak aurkez ditzakete gaurtik apirilaren 25a bitartean. Deialdian parte hartzeko, beharrezkoa izango da Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlan berria euskaraz izatea.
Izena ematerako orduan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira eta eskaerak, udaletxeko harreran, Kultura bulegoan edota modu elektronikoan egingo dira. Proposamen guztiak, apriliaren 25a aurretik aurkeztu behar dira eta aukeratutako obrak, Euskal Antzerki Topaketetan taularatuko dira, udazkenean. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako 943 157 068 telefonora deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatz dezakete interesatuek.

