150
KOKOXA ANTZERKI TALDEA
AZAROAK 2 · 12:00 · LARUNBATA · SANAGUSTIN KULTURGUNEA
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
Sarrera doan
Ezkontza bat, bi kuadrila eta hainbat gertakarik osatzen dute ‘150’ antzezlana. Antzezlana gonbidatu bakoitzaren bizipenen, harremanen, korapiloen eta gogoeten bitartez eraiki da, guztia jatetxe bateko komuneko lau pareten artean. Komunak zirraraz eta emozioz beteriko lekuak izaten dira, nahiz eta horietan egiten diren gauza asko bakarka gauzatzekoak omen diren. Konturatu gabe, komunak lagunen eta ez hain lagunen arteko bilgune bihurtzen dira.
FITXA ARTISTIKOA:
- Zuzendaritza: Ana Abajo
- Gidoia: Kokoxa antzerki taldea
- Interpreteak: Unai Barrutiabengoa, Garazi Olabarria, Maite Aristegi, Iosu Agirre, Nere Aspiazu, Ana Moñux eta Mikel Uribarren
- Argien diseinua: Ana Abajo
- Eszenografria: Maite Aristegi eta Ana Abajo
- Jantzien diseinua: Kokoxa antzerki taldea
- Ekoizpen orokorra: Kokoxa antzerki taldea
- Kolaborazioak: Maitane Azkarate eta Ane Ruiz de Egino