ANDEREÑO

ANITA MARABILLAS

AZAROAK 15 · 11:00 · OSTIRALA · SOREASU ANTZOKIA

ESKOLA ANTZERKIA

SINOPSIA:

Andereño ausarta, trebea eta atsegina da. Gai da haurren gaitasunak ikusteko, guzti-guztienak. Andereñok eta umeek eskola eder bat eraiki dute basoan, animalia guztientzako lekua duen eskola bat. Andereñok gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, horregatik, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra bat hasiko dute, eta, ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikia. Istorio hau libre eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Andereño ausart haien hitzak bildu dira, belarrira honako hau xuxurlatzen digutenak: “Libre izateko lehen baldintza saiatzea da”.

 

FITXA ARTISTIKOA:

  • Jatorrizko ideia: Miren Larrea
  • Zuzendaritza: Iván AlonsoPanpinen diseinu eta sorkuntza: Valentina Raposo • Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chavez
  • Aktore manipulatzaileak: Maren Basterretxea eta Valentina Raposo
  • Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
  • Argiztapen diseinua: Ion Chavez
  • Diseinu eszenografikoa: Calvito&Tupe
  • Eszenografiaren eraikuntza: Iñaki Ziarrusta (Atx Teatroa) Javi Tirado
  • Diseinu eta jantzigintza: Betitxe Saitua
  • Panpinen diseinu eta jantzigintza: Paulette San Martín
  • Atrezzoa: Javi Tirado
  • Diapositiben Ilustrazioak / Kartela: Malen Amenabar
  • Bertsoa: Miren Amuriza