GAZTETXOENTZAKO TXOTXONGILO TAILERRA
TOPIC ETA KULTURAZ
AZAROAK 19 · 11:00 · LARUNBATA · DINAMOA SORMEN GUNEA
5-12 urte bitartekoentzat
Topic-ek tailer bat eskainiko du etxeko gaztetxoenak txotxongiloen eta antzerkiaren munduan murgiltzeko. Txotxongiloak sortuko dituzte, eta antzerkiaren bitartez, adimen emozionala lantzeko tailerra ere izango da; oinarri gisa, Maritxu Amenabarroren Ez nago bakarrik liburua erabili eta landuko da.