NON DIRA HAURRAK?
TARTEAN TEATROA
AZAROAK 3 · 19:00 · IGANDEA · SOREASU ANTZOKIA
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
SINOPSIA:
Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da. Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta. Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik.
Jim Henson “Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”.
FITXA ARTISTIKOA:
- Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (gaztelania), Getari Etxegarai, Javier
Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimera, Irene Zarrabeitia. - Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
- Abestien letrak: Miren Agur Meabe
- Argiztapen Diseinua: Edu Berja
- Jatorrizko Musika: Adrián García de los Ojos.
- Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe eta Irene Zarrabeitia.
- Musika laguntza: Bilboko Koral Elkartea (haurren abesbatza).
- Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)
- Komunikazioa: Myriam Garzia
- Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
- Ekoizpena: BBK Aretoa eta Tartean Teatroa