KAKA

XANTI AGIRREZABALA ETA ERIKA OLAIZOLA

AZAROAK 23 · 19:00 · IGANDEA · SOREASU ANTZOKIA

HELDUENTZAT

Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabalak irabazi zuten Korrikaren II.Sorkuntza beka. Bi azpeitiarrek osatutako antzezlana ikusteko aukera
izango da Topaketen baitan, eta horrez gain, solasaldi bat ere izango da, antzezlanak lantzen dituen ildo nagusiak ezagutzeko.

SOLASALDIA · AZAROAK 20 · 19:00 · OSTIRALA · UDAL EUSKALTEGIKO IKASLEENTZAT

SINOPSIA:

Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da.
Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da.
Nork egin du? Noiztik dago hor?
Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da?
Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?
Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita…
Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz?
Norbanako, kolekibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

FITXA ARTISTIKOA:

  • Ekoizpena eta zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala
  • Testua: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala
  • Aktoreak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala
  • Eszena-zuzendaria: Espe Lopez
  • Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua eta teknika: Imanol Garcia
  • Musika eta hitzak: Liki Likatsu eta Leka Records
  • Kartela eta promozio argazkiak: Holy Fire Studio
  • Eszena-argazkiak: Iker Gozategi

 

*Kulturaz Kultur Kooperatibako sormen egonaldietan gauzatutako antzezlana.