HEROIAREN MINA +
DIAMANTE GORDINA
GAIZKA CHAMIZO | ANODINO TEATROA
AZAROAK 12 · 19:00 · OSTEGUNA · SOREASU ANTZOKIA
HELDUENTZAT
SINOPSIA – HEROIAREN MINA:
Maitasun erromantikoa kolokan jartzen duen bakarrizketa da hau, burdinezko makila hotz baten inguruan maskulinitate hegemonikoa dantzan jartzen duena.
Gizakia izaki emozionala da. Beste pertsona batekiko lotura afektibo sendoa bilatzea giza esperientziaren berezko sena da; oinarrizko motibazio horri atxikimendua (edo apegoa) esaten zaio. Arazoak, ordea, gure buruaren maitasuna —autoestimua— alde batera uzten dugunean hasten dira…
FITXA ARTISTIKOA:
- Testua eta aktorea: Gaizka Chamizo
- Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea
- Musika: BiZaldi
- Generoa: bakarrizketa satirikoa – PoleDance
SINOPSIA – DIAMANTE GORDINA:
Diamante abeslaria prest eta ikusleak zain daudela, erregidorearen seinalearen zain egotea besterik ez dago ikuskizuna hasteko.
Baina gelditu beharra dago! arazo tekniko batengatik… eta konpondu gabeko gaztaroko trauma batengatik.
FITXA ARTISTIKOA:
- Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai
- Testua: Aitor Fernandino
- Musika: Ruben G. Mateos
- Diseinu grafikoa: Juli Cabanillas
- Ekoizpena: Anodino Teatroa
- Banaketa: Anodino Teatroa