ANTZERKI TOPAKETAK

HIKA TEATROA

2022/11/06 · IGANDEA · 19:00 · SOREASU ANTZOKIA

HELDUENTZAKO ANTZERKIA

Sinopsia:

Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatikoa, adikzio-sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean.

SanFran auzoan hazi da Rosa, biolin jotzaile gaztetxoa, Liszt eta zendutako beste hainbat musika- egile ikusteko ahalmena duena. Tarara, gaueko lanetan aritzen den emakume prostituta, du lagun mamuen aurkako borrokan.

Rosa heldua eta Rosa neskatoa txandakatuz doaz susmo hutsa den sekretuen inguruan hegan dabiltzan oroitzapenen joan-etorrian.

Tiradera batean agertutako maitasun karta batzuei esker azaleratuko da musikaz eta edertasunez betetako umearen memoria hautsia, ordura arte izuari zirrikiturik utzi gabea.

 

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Eneritz Artetxe Aranaz 
  • Zuzendaritza: Dxusturi Teatroa 
  • Antzezlea: Eneritz Artetxe Aranaz
  • Irudiak:  Aitor Gametxo
  • Argiztapena: Amaia Iurrebaso
  • Estetika: Dxusturi Teatroa
  • Kartela: Roberto Quintana
  • Diseinu grafikoa: No Media Estudio 
  • Banaketa: Dxusturi Teatroa

Info+: www.duxturiteatroa.eus