ERESIA

OIER ZUÑIGA

AZAROAK 11, OSTIRALA, 19:00

soreasu antzokia

HELDUENTZAKO ANTZERKIA

SINOPSIA:

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?

Nola agurtu?

Nola begiratu bizitzari?

Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

FITXA ARTISTIKOA:

  • Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga
  • Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga
  • Soinu eta argi teknika: Mikel Unamunzaga
  • Argi diseinua: Fermin Izko
  • Jantziak: Fran Dussourd
  • Eszenografia: Orekari Estudioa
  • Kantugintza: Ihitz Iriart
  • Ikuskizuneko argazkiak: Nagore Legarreta
  • Loreen argazkiak: Rosa Perez de Urabain

Info+: www.eresia.eus