HERRIYE

HERRIKO ANTZERKIZALEAK

azaroak 1, 2, 3 eta 4,  19:00

SANAGUSTIN KULTURGUNEA

HELDUENTZAKO ANTZERKIA

SINOPSIA:

Hemen asunto serioa dago. Ez da Azpeitiko ohitura jatorren segida eta transmisio kontua bakarrik lagunok, hemen herri nortasuna da jokoan dagoena, NOR-TA-SU-NA! Zirt edo zart egiten ez badugu, hau badoa! Cést fini! Akabo Azpeitia!

Baina ateka honetatik nork aterako gaitu, herriak ez bada? Eta herria, adiskidea, zu zeu zara! Antzerkiak behingoagatik gutako bakoitzari herritar gisa konpromiso zibiko maila handia eskatzen digu. Lehenbizi izan azpeitiar, eta ondoren beste guztia. “Jayo. Azpeitiye. Hill”

Herriak herriari eman behar dio arnasa, eta herritik hartu. Zuk herria bezainbeste behar zaitu Azpeitiak zu. Orain ezin gara ezkutatu.

Azpeitiarentzat hil ala biziko kontu bat ebatzi behar dugu Sanagustinen. Azpeitiarra bazara ez hutsik egin! Zatoz eta ikasi zer den benetako azpeitiar izatea. Edo are benetakoagoa oraindik. 

Aurrena izan azpeitiar, eta gero nahi duzuna. “Jayo. Azpeitiye. Hill”

FITXA ARTISTIKOA:

  • Protagonistak: Maria Jesus Murillo, Joritz Iriarte, Joxe Agustin Orbegozo, Milagros Etxaniz, Irene Aranburu.
  • Ideia: Herriko antzerki sortzaileak
  • Zuzendariak: Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala
  • Testua: Alaitz Olaizola eta aktore taldea
  • Zuzenketak eta poema: Jose Luis Otamendi
  • Eszenografia eta argiztapena: Kulturaz Kooperatiba
  • Jantziak: Ilazki Arrue eta Malen Amenabar
  • Makilajea eta karakterizazioa: Xanti Agirrezabala
  • Musika: Azpeitiko Musika Banda eta Kbeat Abesbatza
  • Koreografiak: Lierni Varela
  • Dantzariak: Lierni Varela, Irene Alberdi, Nerea Arakistain, Maria Etxabe, Uxoa Ibarreta, Julen Revuelta, Peru Segurola, Mireia Uranga.
  • Ikus-entzunezkoak: Xanti Rodriguez eta Kulturaz Kooperatiba
  • Diseinua eta ekoizpena: Kulturaz Kooperatiba
  • Bidelagunak: June Urain, Ainhoa Badiola, Iñigo Agirre, Felipe Murillo, Mireia Galarza, Mikel Izurieta, Gurutze Eizmendi, Amets Cañizares, Amaia San Vicente, Lourdes Galarraga, Mila Bergara, Izar Bengoetxea, Ekain Ibarguren, Luka Beloki, Ihintza Alegria, Sara Rodríguez, Anouk Sarasola, Jare Lizarralde, Izadi, Maier, Lander Uria eta beste zenbait herritar.