HIGA
EROMEN PRODUKZIOAK
AZAROAK 5, IGANDEA, 19:00 · SOREASU ANTZOKIA
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
SINOPSIA:
Bada norbait areto honetan klasiko bat irakurtzen hasi eta lehenengo orritik pasa ez dena? Bada norbait hemen, klasiko bat ulertu ez, eta zertaz doan jakiteko googleatzen ibili dena? Inoiz esan duzu: Noski! Irakurrita daukat… ze testu ederrak dituen…. eta ez zenekien zertaz ari zinen ere? Hau bada zure kasua, ongi etorri, toki egokian zaude.
Zertarako taularatu klasikoak? Arriagako programazioa betetzeaz gain, ba ote dute beste baliorik? Edo ahaztuak izanez gero, ez litzaiguke ezer pasako antzerkizaleoi.
Nork ez ditu Romeo eta Julieta ezagutzen, edo… Macbeth-en emaztea zena… Lisitratari mila abesti moderno eskeini zaizkio naiz eta bere autorea, Aristofanes, ezezagunagoa izan…
Guk hiru klasiko hartu eta traizionatu egin ditugu. Errespetu eta maitasun handiz traizionatu ditugu, bai.
Tradizioari traizio egin diogu eta zuek gaur, gure konplize izango zarete.
FITXA ARTISTIKOA:
Testuaren dramaturgia eta zuzendatritza: Amancay Gaztañaga
Aktoreak: Zestoako Antzerki Eskolako 26 ikasle.
Jantziak: Eromen produkzioak.
Eszenografia: Eromen produkzioak.
Argi diseinua: Uhinak.


