(H)ONDOKO GELA

Les Bobe Bobe elkartea

AZAROAK 16, OSTEGUNA, 19:00 · DINAMOA SORMEN GUNEA

HELDUENTZAKO ANTZERKIA

SINOPSIA:

Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso
sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia,
beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz. Eta kontua da dena halabeharrez aldatzen
dela baina denek uko egiten diotela aldaketari. Eta hilketa ez da konpontzen, desegin baizik, esku
artean ihes egiten die. Pieza bakar bat ere ez dator bat alde honetan, pieza guztiak ondoko gelan
sartzen direlako. Lasterketa biziak. Omikron fasean ustegabeko topaketak, esana da erraz eta egina
garratz, nora jo ez dakien ikerketa, konponezina den komplota. Fenomeno paranormalak, normalak
ez direnentzat eta guztiz anormalak direnentzat, logika kar tesiarr ari astindua. Komedia beltz- – mex
eta zentzugabea, txepetxak adina bururik ez ukan, alegia, les Bobè Bobé estilokoa.

FITXA ARTISTIKOA:

• Zuzendaritza: Jasón Guerra Arregui
• Antzezleak: Ane Gebara, Josune Vélez de Mendizabal
• Testuak: Sormen kolektiboa
• Kanpo begirada: Marina Suárez Ortiz de Zarate
• Ekoizpena: Les Bobè Bobé