LACOSTE
DXUSTURI TEATROA
AZAROAK 17, OSTEGUNA, 19:00 · DINAMOA SORMEN GUNEA
HELDUENTZAt
SINOPSIA:
Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria.
Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi.
Oraingo honetan Karramarroak ikuslegoa begietara begiratuko du zuzenean harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia…
Humore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz…
FITXA ARTISTIKOA:
- Testua: Eneritz Artetxe Aranaz
- Zuzendaritza: Dxusturi Teatroa
- Antzezlea: Eneritz Artetxe Aranaz
- Irudiak: Aitor Gametxo
- Argiztapena: Amaia Iurrebaso
- Estetika: Dxusturi Teatroa
- Kartela: Roberto Quintana
- Diseinu grafikoa: No Media Estudio
- Banaketa: Dxusturi Teatroa
Info+: www.dxusturiteatroa.com


