LAGUN BELTZ ASKO

ADOS TEATROA

AZAROAK 12, IGANDEA, 19:00 · SOREASU ANTZOKIA

HELDUENTZAKO ANTZERKIA

SINOPSIA:

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da.

Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa.

Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko.

Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere. Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.

Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zuten egin nahi baina arazoa da ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.

FITXA ARTISTIKOA:

Aktoreak: Ramón Ibarra Asier Hormaza Asier Sota

Testua eta zuzendaritza Garbi Losada

Hauen istorio baten gainean José Antonio Vitoria eta Garbi Losada

Euskarazko bertsioa: Bego Losada

Ekoizpen exekutiboa: José Antonio Vitoria

Argiztapen diseinua: Xabi Lozano

Musika: Javier Asín

Espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez eta Jose Antonio Vitoria

Jantziak: Ikerne Gimenez

Atrezzo diseinua: Bidebitarte

Soinu diseinua: Asinsound

Diseinu grafikoa: Graphical Fighter

Zuzendari laguntzailea: Ainhoa Aierbe

Eszenografia egilea: Alberto Huici

Jantzigintza: Gabriel Besa

Produkzioa eta administrazioa: Maialen Fernandez

Prentsa eta Komunikazioa: Alazne Cienfuegos

Zuzendaritza teknikoa: Javi Kandela

Talde teknikoa: Kandela Iluminación

Argazkiak: Eztiphoto

Inprenta: Antza

Aholkularitza: Hator

Ekoizleak: Ados Teatroa eta Bidebitarte Kooperatiba

Banaketa: Ados Teatroa